Onlineraturiko beste onimiak apurka-apurka osatuten goazen bitartean, Gorlizko domonimoen lehen zerrendea argitaratu dogu: Paleo-domonimia (XV-1650). 73 lema suertatu diraz, gehienak oso ezagunak eta iraupen luzea eukin daudenak. Badiraz, ordea, ale bitxiak bere, Aldekoa –Kukullu aldekoa baten bakuntzea– edo Ibarzelaieta, bi besterik ez aitatutearren. Martiena eta Martieneko edo Estrada eta Estratakoetxe formek etxe berari egiten deutsie rreferentzia baina ez da hain erraza pare horretako aleak uzen bi edo uzen beraren bi aldaera –edo bi alonimo– direzan. Ez da kontu teoriko horri zertan hamen eta oin erantzun, dilemea alde batera itxita, sarrera edo lema ezberdinetan zerrendatu deituguz. Neurri haundi batean leinu- edo sortetxe uzenakaz bat datoz paleo-domonimoak, gitxi diraz eta XVI. gizaldiaren erdialdetik aurrera sorturiko deiturak. Horixe da hain zuzen bere sail kronologiko honen ezaugarririk behinena eta nortasuna emoten deutsona.
Barrikako dasonimia edo baso-uzenak
Baso-uzenakaz zabaldu dogu Barrikako uzendegia. Hasteko, 86 lema zerrendatu doguz lehelengoko saio honetan. Gehiago etorriko diraz gitxika-gitxika. XVI. mendeko ale bakarra jaso dogu: Sandeliz, baina 17, 33 eta 35 ale hurrengo hiru gizaldietan. Uzen interesgarriak badagoz, Urteaga deituran ikusten dan urta, urte elementu misteriotsua erakusten daudenak kasurako: Basokourta, Mariurta eta akaso Urrukourtua bere. Agronimian legez, ez diraz falta –alde, –azpi, –buru eta –ondo osagai espazialak baserri baten uzenari erantsita deukizanak: Arriagaaldea, Ametzagaazpi, Ardantzaondo sailekoak baina gehiago diraz baso apelatiboa aposaturik erakusten daudenak: Ametzagabaso, Elexatebaso edo Musaurietabaso, kasu baterako. Urriagoak baina formaz sail berekoak dekoguz, baso barik, mendi, abaro edo larra osagaia deukienak: Agirremendi, Ametzagalarra edo Munerietabaro, adibidez. Pertsonalitate aparta deukie, baina, dasonimo deskribatzaileak, soilak bezain politak: Basoaparta, Basoebagi edo Basotxu eta jatorri toponimikoa bide deukienak, honeek ugariagoak: Arriurdina, Loitzaga, Txorroburueta. Danak bere detailez aztertuko doguz aurrerago zerrendea osatuten doanerako.
Lemoizko paleo-domonimia
Lemoizko domonimia sano aberatsa da. Beraz, beste herrietan egin behar dogun lez, kronologiaren araberako hiru multzotan sailkatu dogu: paleo-, meso- eta neo-domonimian. Gaur etxe uzen zaharrenak zerrendatu doguz, bakotxaren lehelengo datagaz. 1650. urtean imini dogu muga. Arterako deiturea emon dauden domonimo gehienak testatuta dagoz, nahiz eta hortik aurrera Lemoizeko historian garrantzitsuak izan direzan etxe barri asko eta ondorioz etxe uzen asko sortuko direzan.
Gorlizko oryxonimia
17 meatzeren lehen zerrenda bategaz hasi garez uzendapen tekniko bere gatxa eta ezezaguna dekon onimia hau aurkeztuten. Grekoz ‘meatze’ ορυχείο [orycheio] da eta hortik sortu dogu termino barria. Onimia honetako aleak sano efimeroak izaten direz, uzena meatzeari baino meatze asmoari ematen jakon eta, berau “salatuteko” orduan. Askotan salatutako meatzeek ez eukien bideragarritasun ekonomikorik eta bertan behera lotuten zirean jaiotorduan hartutako uzenakaz batera. Edozelan bere, uzen horreen lekukotza jaso gura izan dogu. Naonimoen edo itsasontzi uzenen parekoak diraz oryxonimoak, santu-santen eta emakumeen uzen mailegatuak nagusi lehenik eta fortunagaz loturikoak bere ez urri.
Gorlizko apotekonimia
Gorlizko onimiak osatzen jarraitzen dogu. Oingoan apotekonimia edo onimia komertzialari heldu jako txandea. Gitxien jasoriko eta azterturiko onimietako bat dogu hau, duda barik. Gorliz nekazal eta marinel herria izan da historikoki eta ez dau ondorioz komertzio haundirik izan. Plentzian batu izan da hau. Onimia komertzialak, bada, derrigorrean eskasa izan behar dau. Halan da guztiz bere, badira hainbat uzen. Momentuz gitxi batzuk baino ez doguz jaso, XX. mendeko dokumentazinoa gitxien aztertu doguna da eta. Aurreko batean idatzi legez, eta oingoan bereziki, herritarron parte hartzea sano aberasgarria izango da.
Gorlizko agronimia (1)
Gorlizko agronimia oparoa da; dokumentazioa, ordea, transmisio akats ugarikoa. “Gorlizko toponimia, 2009” dokumentuan aurkitzen ditugun mamuetariko asko eta asko onimia honi dagozkio. Azterketa filologikoa, hitzaren zentzurik zuzenenean, ezinbestekoa da. Behineko-zerrenda osoa emango dugu, bada, aste honetan. Halaber, agronimia jasotzeko iturri dokumentalei buruzko lehen zirriborroa. Hidronimoen zerrenda ere osatzen goaz. Nukleonimiak osatuko du aste honetako argitarapena. Oporraldi honek eman dizkigun perlatxoen artean Martiarri nabarmendu behar dugu, eduki sinboliko handiko izena. Izen horretako landan biltzen baitzen herria, eliza aurrean. Berandu gabe, Plentziako onimia aberatsari helduko zaio txanda.
Primera entrada del blog
Esta es tu primera entrada. Haz clic en el enlace “Editar” para modificarla o eliminarla, o bien crea una entrada. Si lo prefieres, puedes utilizar esta entrada para contar a los lectores por qué has empezado este blog y qué tienes previsto hacer con él. Si necesitas ayuda, contacta con los simpáticos miembros de los foros de ayuda.