Gorlizko agronimia oparoa da; dokumentazioa, ordea, transmisio akats ugarikoa. “Gorlizko toponimia, 2009” dokumentuan aurkitzen ditugun mamuetariko asko eta asko onimia honi dagozkio. Azterketa filologikoa, hitzaren zentzurik zuzenenean, ezinbestekoa da. Behineko-zerrenda osoa emango dugu, bada, aste honetan. Halaber, agronimia jasotzeko iturri dokumentalei buruzko lehen zirriborroa. Hidronimoen zerrenda ere osatzen goaz. Nukleonimiak osatuko du aste honetako argitarapena. Oporraldi honek eman dizkigun perlatxoen artean Martiarri nabarmendu behar dugu, eduki sinboliko handiko izena. Izen horretako landan biltzen baitzen herria, eliza aurrean. Berandu gabe, Plentziako onimia aberatsari helduko zaio txanda.