Gorlizko onimiak osatzen jarraitzen dogu. Oingoan apotekonimia edo onimia komertzialari heldu jako txandea. Gitxien jasoriko eta azterturiko onimietako bat dogu hau, duda barik. Gorliz nekazal eta marinel herria izan da historikoki eta ez dau ondorioz komertzio haundirik izan. Plentzian batu izan da hau. Onimia komertzialak, bada, derrigorrean eskasa izan behar dau. Halan da guztiz bere, badira hainbat uzen. Momentuz gitxi batzuk baino ez doguz jaso, XX. mendeko dokumentazinoa gitxien aztertu doguna da eta. Aurreko batean idatzi legez, eta oingoan bereziki, herritarron parte hartzea sano aberasgarria izango da.