Lemoizko domonimia sano aberatsa da. Beraz, beste herrietan egin behar dogun lez, kronologiaren araberako hiru multzotan sailkatu dogu: paleo-, meso- eta neo-domonimian. Gaur etxe uzen zaharrenak zerrendatu doguz, bakotxaren lehelengo datagaz. 1650. urtean imini dogu muga. Arterako deiturea emon dauden domonimo gehienak testatuta dagoz, nahiz eta hortik aurrera Lemoizeko historian garrantzitsuak izan direzan etxe barri asko eta ondorioz etxe uzen asko sortuko direzan.