Barrikako dasonimia edo baso-uzenak

Baso-uzenakaz zabaldu dogu Barrikako uzendegia. Hasteko, 86 lema zerrendatu doguz lehelengoko saio honetan. Gehiago etorriko diraz gitxika-gitxika. XVI. mendeko ale bakarra jaso dogu: Sandeliz, baina 17, 33 eta 35 ale hurrengo hiru gizaldietan. Uzen interesgarriak badagoz, Urteaga deituran ikusten dan urta, urte elementu misteriotsua erakusten daudenak kasurako: Basokourta, Mariurta eta akaso Urrukourtua bere. Agronimian legez, ez diraz falta –alde, –azpi, –buru eta –ondo osagai espazialak baserri baten uzenari erantsita deukizanak: Arriagaaldea, Ametzagaazpi, Ardantzaondo sailekoak baina gehiago diraz baso apelatiboa aposaturik erakusten daudenak: Ametzagabaso, Elexatebaso edo Musaurietabaso, kasu baterako. Urriagoak baina formaz sail berekoak dekoguz, baso barik, mendi, abaro edo larra osagaia deukienak: Agirremendi, Ametzagalarra edo Munerietabaro, adibidez. Pertsonalitate aparta deukie, baina, dasonimo deskribatzaileak, soilak bezain politak: Basoaparta, Basoebagi edo Basotxu eta jatorri toponimikoa bide deukienak, honeek ugariagoak: Arriurdina, Loitzaga, Txorroburueta. Danak bere detailez aztertuko doguz aurrerago zerrendea osatuten doanerako.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s