EGILEAK ǀ•ǀ AUTORES

Proiektuari Ander Ros ikerlariak 1987. urtean Bilbao eta Arrigorriagako toponimia kartografikoaren ganeko lan bategaz emon eutson hasikerea. Ondoren, autore berak Txus Cabellogaz batera buruturiko Basauriko Toponimia ikerketa proiektu eta liburuagaz (1991-1997) emon eutsan jarraipena. Ondoren etorri zirean Galdakaoko toponimia (2000-2004) -Gorane Intxaurraga eta Asier Bidart ikerlarien laguntzinoaz- eta Bilbao eta bere ingeruko hiru elexateetako toponimia (1990-2006). Proiektu horreen martxan ikusi eta ulertu eun Ander Rosek eskualdeka eta toponimiaren muga estuak gaindituz ikertu behar zala. Bestalde, pertsona bakar batek bizkar ganean botateko moduko beharlekua ez zala ondo ulertuta, Belautepien Dokumentazio Zentroaren malgarrean lehenik eta Onomastika Elkartearenean gero lantalde ezbardinak bultzatu euzan. Aipatutako pertsonez ganera, fase batean edo bestean Esperanza Sáiz, Catalina Grajales, Itziar Velasco, Ana Leis, Oihana Ros eta Eñaut Ros lagunek hartu daude parte urtetako bilketa dokumentalaren jardunbide luzean. Herri ezbardinetako proiektuetan beste lankide batzuen laguntzinoa bere bihotzez eskertutekoa izan da, Iñaki Prietorena Bakiorako, Hektor Ortegorena Deusturako, Xabier Valenciarena Galdakaorako, Elena Fernéndez, Bittor Pascual, Nagore Aranaga, Jaime Cortázar, Txeru Garcia, Julen Gómez, Txeru García eta Carlos Glariarena Barakaldorako, kasu. Webgunea diseinatzeko eta montatzeko orduan ezin eskertu barik itxi leike Joseba Abaitua eta Nando Quintana lagun eta adituen eskua. Proiektua hasikeratik Ander Rosek zuzenduten dau eta dokumentazino beharretan azken hogei urteotan José Alfonso Antequeraren inplikazino sakonaz kontaten dau. Beste lagun askok euren hondar alea jarri daude proiektuaren ideiak eztabaidatzeko eta mamitzeko orduan. Dan-danon laguntzinoa dago eta dagoala bihotz-bihotzez behar legez eskertuta. Oin arte, proiektua osatuten joan direzan azpi-proiektu batzuen ganeko publikazinoak eta 2017. urtean Barakaldo Izen Zaharrak jardunaldiak alde batera itxita, isilpean eroan dogu aurrera. Oin, 250.000 uzen ingeru batuta, proiektua publikoa egiteaz batera, iregi egiten dogu eta jende gehiagoren esku hartzea itxaroten eta aurretiaz eskertuten dogu.