
Bide eta kaminoek gehienetan ez deure uzen berezirik hartzean; bai, ostera, kaleek. Plentzian hori egiaztatu egiten da. Ez dekogu kale larregirik baina dagozan apurrak aberatsak diraz uzenez. Honeetara eta honeetatik sartu-urtenak egiteko portalak dekoguz, portal uzendunak eukin bere. Uriak historikoki zubi nagusi bakarra eukin dau eta horrek espliketan dau uzen berezien preminarik eza. Kale zaharrak honeexek diraz:
- ERRIBERA
- BARRENKALLE
- ARTEKALLE
- GOIENKALLE
- PORTALETA
- KALE BARRIA
- MAGDALENA ALDAPA
- KRISTOKO ESKILARAK
Kale bakotxeko uzen historiko bana zerrendau dogu, baina horreen ostean beste hainbat ostentzen diraz. Gaur Portaleta uzenaz ezagututen dan kalea, berbarako, Zazpi uzeneko kalea bataiatu geinke. Banan-banan aurkezteko joango garaz.