
Plentziak, sortzez enparauko uriek legetxe, lur eremu murritza deko baina kale-bizitza oparoa. Itsasoko uria izanta, nortasun berezia deko eta hori berehala igarten da uzenetan. Uzenok multzo edo onimia ezbardinetan bananduta aurkeztuko doguz, bide batez multzo bakotxari jagokazan ezaugarri orokorrak azalduz.
- ODONIMIA (kale-bide uzenak)
- DOMONIMIA (etxe uzenak)
- TOPONIMIA (leku uzenak)
- AGRONIMIA (nekazal lurren uzenak)
- DASONIMIA (baso uzenak)
- ANTROPONIMIA (pertsona uzenak)